Txoriek beraien artean komunikatzeko erabiltzen dituzte kantuak, eta Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu Gipuzkoako bi parketxeetan, tartean Iturraranen. Apirilaren 1ean, datorren larunbatean, 10:00etan izango da saioa eta Mikel Olano adituak eskainiko du. Bertan parte hartzeko izena aldez aurretik ematea beharrezkoa da; horretarako, 943- 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Jardueraren prezioa 5 eurokoa da.