Txurrumuskik irteera antolatu du hilaren 25 eta 26an

Karkara 2023ko mar. 1a, 15:31

Baztango abentura parkera joateko aukera edukiko dute DBH 1 eta 4 arteko ikasleek. Izen-emate epea bihar irekiko da, eta martxoaren 13ra bitartean izango da aukera.

Txurrumuski aisialdi elkarteak irteera antolatu du Baztango abentura parkera. Txangoa, martxoaren 25 eta 26an izango da. Hain zuzen, DBH 1 eta 4 maila arteko ikasleentzat.

50 euro kostako da, eta bertan parte hartu nahi dutenek bihartik hasi eta martxoaren 13ra bitartean zabalik izango dute izena-emateko epea, gaztelekuan. Inskripzioa egiten dutenek, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte gaztelekuan bertan:

  • osasun txartelaren kopia
  • inskripzio orria beteta

Plaza mugatuak izango dira. Beraz, elkartetik azaldu dutenez, inskripzioa egin eta onartuak izan ondoren egingo da transferentzia. Transferentzia egiteko argibideak, berriz, gaztelekuko langileek emango dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide