Emakumeen Etxearen oinarriak zehazteko bilera gaur izango da

Andrea Zipitria 2023ko ots. 28a, 11:00

Bilera irekia gaur Orioko Kultur Etxean egingo da, eta herriko emakume guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak.

Emakumeen Etxea laster irekitzea aurreikusten da Orion, eta dagoeneko hasi dira proiektua ehuntzen. Gaur bilera irekia egingo dute, 18:30ean, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Saio horrekin, Orioko Emakumeen Etxea izango denaren oinarriak zehazteko prozesu parte-hartzailea abiaraziko da. Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak, prozesuko protagonistak emakumeak izatea nahi dute, eta guztien artean, elkarlanean, diseinatuko da espazioa. Hain zuzen, horretarako egingo da lehen bilera.

Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak, herriko emakume guztiei parte hartzeko deia luzatu diete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide