Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek eskainiko dute erromeria Aristerrazun

Andrea Zipitria 2023ko ots. 25a, 09:00

Bihar, erromeria izango da Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Erromeria zaleak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Ohiturei jarraiki, bihar Andatzako Aristerrazu plazan erromeria izango da. Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar  igoko dira oholtzara. 18:00etan ekingo diote saioari, eta 21:00ak arte luzatuko da. Erromeria zaleak saiora gonbidatuta daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide