Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da

Andrea Zipitria 2023ko ots. 16a, 09:16

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da eta, apirilaren 28ra arte luzatuko da.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Ordainketa egiteko azken eguna berriz, apirilaren 28a izango da.
 
Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eskatu behar dute garaiz. Izan ere, epearen barruan ordaintzen ez dutenei, errekargua eta interesak kobratuko zaizkie.

 

Ibilgailuen errolda, ikusgai

Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz. Datuok kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo beharko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide