Zaragueta eskolako erabiltzaileen eskariari erantzunez, Orioko Udalak ikastetxeko frontoia eta sarbidea konpontzeko eta egokitzeko lanak egin ditu azken hilabeteotan. Zentzu honetan azaldu du frontoiko lanak bukatu dituztela, eta sarbidea otsailaren bukaerarako amaitzea aurreikusten dutela.
Frontoiaren estaldura aldatzeaz gain, kirol-eremura sartzeko ate motorduna jarri dute. Lan horiek egiteko inbertsioa, 173.407,58 eurokoa izan da. Halaber, eskolara sartzeko sarrera berri ere egokitu dute Abaromendiko plazaren parean, eta gune horretan espazio zabal berri bat sortu da. Lan horiek bukatuta ez badaude ere, Udalak aurreratu du 110.000 euroko kostua izan dutela.