Orioko Herri Ikastola Erasmus+ programan sartu da aurtengo ikasturtean. Horri esker, DBH3. mailako sei ikasle Laponiara joango dira maiatzean astebetez eta ondoren haiek etorriko dira Oriora. Helburua da modu zientifikoan aztertzea zein izaten ari diren klima aldaketaren ebidentziak bi herrialdeetan. Halaber, fauna eta bertako floraren inguruko azterketa bat egingo dute.
Ingurumen proiektuaren baitan, pasa den larunbatean, hiru ikaslek parte hartu zuten Herrio natur taldeak antolatutako zuhaitzen landaketan.