Gaur, larunbatarekin, Herrio natur taldeak urteroko zuhaitzen landaketa egin du; aurten, bi taldetan banatu dira batzuk Anibarko portu aldera joan dira eta besteak, hondartza ingurura.
Bi urteko umeetatik hasi eta adinduak arte zuhaitzak eta landareak belarretan sartzen ibili dira. Bi zuhaitz mota landatu dituzte: haritzak eta gaztainondoak. Halaber, landatutako zuhaixka guztiei emakume eta neska zientzialarien izenak jarri dizkiete, hain zuzen, haien nazioarteko eguna baita.