Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aurkeztuko dute datorren ostegunean

Karkara 2023ko ots. 11a, 09:05

Bederatzi esku-hartze urbanistiko jaso dituzte planean: besteak beste, Kofradia berriaren eraikuntza, Dikeko eremuaren urbanizazioa, eta Sotoak eta Arozena fabrikaren zati bat udal-ekipamenduetarako birgaitzea.

Datozen 15 urteetan Orion egingo diren esku-hartze urbanistiko garrantzitsuenak zehazten dituen txostena osatu du Orioko Udalak. Hain zuzen, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO). Bada, txosten horren nondik norakok herritarrei azaltzeko asmoz, aurkezpen ekitaldia egingo du Orioko Udalak, ostegunean. Hitzordua 18:30ean jarri dute, kultur etxean. 

Bederatzi esku-hartze urbanistiko zehazten dira txostenean; besteak beste, kofradia berriaren eraikuntza, dikeko eremuaren urbanizazioa, eta sotoak eta Arozena fabrikaren zati bat udal ekipamenduetarako birgaitzea. Horrez gain, etxebizitzei eragingo dieten hainbat irizpide eta baldintza zehazten ditu planak, eta, bestalde, jarraipena ematen dio mugikortasunaren alorrean orain arte egindako lanari. Aisialdi-gune berrien garapena eta kirol-instalazioen azterketa egitea ere jasotzen du HAPOak.

Udalak oriotar guztiei egiten die bileran parte hartzeko gonbita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide