Haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko asmoz, guraso eta irakasleei zuzendutako irakurle-kluba sortu nahi du Orioko Udalak.
Egitasmoa otsailaren 14an hasiko da eta asmoa da, ekainera arte luzatzea; hamabostean behin bilduko dira astearteetan, 17:30ean. Ordubete edo ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute saioek.
Parte hartu nahi dutenek udal-liburutegian eman behar dute izena. Gehienez, 15 laguneko taldea izango da. Dena den, irakurle-klubaren nondik norakoak azaltzeko, hitzaldi ireki bat egingo dute. Otsailaren 14an izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. Bertan ere eskainiko da aukera izena emateko.
Udaletik aurreratu dutenez, Galtzagorri elkarteko Imanol Merceroren gidatuko du irakurle-kluba.