Noelia Gaona pilates eta ariketa hipopresiboen adituak hitzaldia emango du hilaren 10ean, ostiralarekin, Zainbizi elkartearen egoitzan (Antxiola, 15). Yoga eta ariketa hipopresiboen inguruko onurak izango ditu hizpide, 19:00etan hasiko den saioak.
Zainbizi elkarteak antolatu du hitzaldia eta sarrera librea izango dela jakinarazi dute.