Orioko Udalak Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion hobariak eskatzeko epea zabaldu du. Hala, jakinarazi du aurten bi hobari mota egongo direla; bata, familia ugarientzat, eta bestea, energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatuta dituzten ondasunen higiezinetarako.
Eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten herritarrek otsailaren 28a bitartean izango dute hobariak eskatzeko epea. Horretarako, udalak bere webgunean eskuragarri jarri dituen eskaera ereduak deskargatu, bete eta udaletxean aurkeztu behar dira. Horrez gain, bertan zehaztu dituzte hobariak eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak.