Ekain pailazoak Aho bete hortz emanaldia aurkeztuko du otsailaren 17an, ostiralarekin, 18:00etan hasita, Orioko Kultur Etxean, eta saiorako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Pailazo eta malabarista azpeitiarrak hainbat ikuskizun aurkeztu ditu Euskal Herriko oholtzetan, eta udan Gure Zirkuan ere aritu zen. Orioko saioan, bi urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko du.