Bertako zuhaitzak landatzeko auzolana antolatu du Herrio natur taldeak larunbat honetarako. Herrian zehar egingo dituzte lanak; hala, 10:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. Bertan, taldeetan banatuko dira, eta herriko hainbat puntutan egingo dute landaketa.
Azken zuhaitzak, berriz, ekimenean parte hartuko duten guztien artean landatzea da asmoa.
Herrio natur taldeak ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei. Era berean, eskatu dute norberak etxetik eraman ditzala bizikletak eta guraizeak.
Bukatzean, hamaiketakoa izango da.