Haurrak eta gurasoak kantuan eta dantzan, 'Peru Kokodriloa' saioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 5a, 16:15

Ostiral arratsaldean, Karela Kiroldegiko pista haurrez bete zen, eta giro ederra izan zen Kantu Koloreren emanaldian.

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, ostiralean, Peru Kokodriloa emanaldia izan zen Karela kiroldegian. Jendetza bildu zen saioan, eta haurrak eta gurasoak dantzan jarri zituzten Kantu Kolore taldeko kideek. Giro ederra izan zen ikuskizunean, eta Orioko haurrek erritmo bikaina dutela eta artista hutsak direla erakutsi zuten, beste behin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide