Eraginek lau neurketa jokatuko ditu etxean

Andrea Zipitria 2023ko ots. 3a, 16:15

Orio Eragin eskubaloi klubeko bost taldeek partida izango dute; horietako lau, Karela kiroldegian, eta bat kanpoan. Etxeko laurak larunbatean izango dira.

Hauek dira Eragin eskubaloi klubeko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak:

Etxean:

  • Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa: Orio - Urnieta, larunbatean, 10:00etan, Karelan.
  • Infantilen mailako Gipuzkoako Txapelketa: Orio - Orio, larunbatean, 11:45ean, Karelan.
  • Kadeteen mailako Federazio Txapelketa: Orio - Elgoibar, larunbatean, 15:45ean, Karelan.
  • Kadeteen Euskal Liga: Orio - Basauri, larunbatean, 17:30ean, Karelan.

Kanpoan:

  • Jubenilen Euskal Liga: Basauri - Orio, igandean, 11:10ean, Basaurin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide