'Peru Krokodiloa' ikuskizuna izango da bihar arratsaldean Karela kiroldegian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko otsailaren 2a

Kantu Kolore 'Peru Kokodriloa' ikuskizuna. (Utzitakoa)

Orioko Herri Ikastolak antolatu du Kantu Kolore taldearen saioa. Bihar, arratsaldean, izango da, 17:30ean hasita.

Bihar, arratsaldean, haurrak kantuan eta dantzan jarriko ditu Kantu Kolore taldeak, Peru Krokodiloa ikuskizunarekin. Orioko Herri Ikastolak antolatu du saioa, eta Karela kiroldegian izango da, 17:30ean hasita. Sarrerak salgai daude ikastolako idazkaritzan eta Kutixi kafetegian, bost eurotan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide