Bertan behera geratu da Orioko Eñaut Marti musikariaren Shanghai Quitian taldearen bira. Pasa den urteko abuztuan hasi zuten bira eta asmoa, martxoan amaitzea bazan ere, taldeak sare sozialetan iragarri duenez, ez diete utzi Ameriketako Estatu Batuetarako muga zeharkatzen, bisatuarekin arazoak tarteko. Hori dela eta, tourra bukatutzat emango dute eta ez dute kontzerturik emango ez Estatu Batuetan, ezta Kanadan ere.
Orain arte, Txina, Korea, Europa eta Erresuma Batuetan ibili dira, eta guztira, 40 kontzertutik gora eskaini dituzte.