Gregorio Eskudero presoaren dispertsio egoera salatzeko, manifestazioa deitu du Sarek otsailaren 4rako, datorren larunbaterako. Izan ere, Eskudero da Euskal Herriratu gabeko eskualdeko preso bakarra, eta "oriotarrak beste hamabi presorekin batera bizi duen dispertsio egoera salatu eta azken hilabete hauetan euskal presoen gerturatze prozesuak izan duen etenak sortzen duen kezka plazaratzeko" bilduko dira datorren larunbatean, Urrunketarik ez, Gregorio etxera! lelopean. Orioko plazatik irtengo da manifestazioa 12:30ean, eta herria zeharkatuko du, "eskubide urraketa guztiei amaiera emateko eta dispertsio egoera honekin amaitzeko" eskatuz.