Badator Santa Ageda bezpera, eta ohi bezala, santa-eskean ibiliko dira kalez kale Errikotxia bertso eskolako kideak. Orioko Herri Ikastolarekin batera antolatu dute ekitaldia, eta hala, Ikastola aurretik bertatik abiatuko dira makilak eskuetan kantuan, 18:00etan.
Hainbat geldialdi egingo dituzte partaideek ibilbidean zehar, bertsoak kantatuz: Arkaitz tabernaren parean egingo dute aurrenekoa; Eusko Gudari kaletik Kultur Etxera joango dira; Eusko Gudari kaletik, Sarasua tabernako kantoira; Danbolin Musika Eskolara; Pilliku plazara; Ibai Ondotik, Plaza Gorrira; Endaia plazatik, Kutixi kafetegiaren aurrera; amaiera, 19:00 aldera, herriko plazan izango da.
Herritarrak animatu dituzte baserritarrez jantzi eta bertan parte hartzera.