Hamahiru domina lortu ditu Orio Orialkik Euskadiko Iraupen Txapelketan

Andrea Zipitria 2023ko urt. 30a, 14:04

Orio Orialkik, guztira 23 ontzi eta 70 arraunlari aurkeztu ditu Bidasoako Jaitsieran. Horietatik, hamahiruk eskuratu dituzte dominak.

Orio Orialkik emaitza bikainak lortu zituen igandean jokatutako Bidasoako Jaitsieran, arraunketa olinpikoko-aulki mugikorreko Euskadiko Iraupen Txapelketan. Guztira Oriok 23 ontzi aurkeztu zituen maila desberdinetan (70 kirolari) eta 13 domina lortu: sei urre, bost zilar eta bi brontze.

Urrea ondorengoek lortu dute:

  • Emakumezko infantil mailan skiff bakarkakoan: Jare Millaresek.
  • Gizonezkoen kadete mailan skiff bakarkakoan: Mattin Aguirrezabalak.
  • Gizonezko kadete mailako skull bikoan: Luka Acerok eta Hodei Gastiainek.
  • Gizonezko kadete mailako lemazain gabeko laukoan: Oier Azurmendi, Ekhi Osa, Xanet Irazu eta Jon Barranco.
  • Gizonezko jubenil mailako skull bikoitzean: Iñaki Sagarna eta Imanol Sarasua.
  • Gizonezko zortziko absolutuan: Oihan Gozategi, Jon Olaizola, Leandro Salvagno, Jon Corazo, Joseba Rodriguez, Jon Lizarralde, Imanol Garmendia, Mikel Lizarralde eta Iñaki Diaz.

Zilarrei dagokienez:

  • Emakumezko infantil mailan skiff bakarkakoan: Noa Aduriz.
  • Emakumezko zortziko kadete mailan: Amane Basurto, Irati Olaizola, Maddi Erguin, Iraia Aizpurua, Elene Urrestilla, Nahia Gonzalez-Etxabarri, Lia Gaztañazpi, Maialen Aroztegi eta Nahia Uranga.
  • Gizonezko kadete skull laukoan: Oihan Manterola, Unax Uralde, Erik Bergner eta Daniel Izagirre.
  • Gizonezko jubenil mailan skiff bakarkakoan: Ugaitz Astigarraga.
  • Gizonezko absolutuan skiff bakarkakoan: Miguel Angel Millares.

Bi ontziek lortu zuten brontzea:

  • Gizonezko jubenil mailan lemazain gabeko bikoan: Axel Lizeaga eta Walid Jebari.
  • Gizonezko infantil mailan skull laukoan: Inhar Gastiain, Joel Lizeaga Paul Sarasua eta Aimar Ikatzeta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide