Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoari esker, Oier Zuñigak ondutako Eresia antzezlana Oriora iritsiko da otsailaren 11n. Antzezlana kultur etxeko aretoan taularatuko dute, aipatutako egunean, 19:00etan. Ikuskizunak dolua du abiapuntu, eta heriotzak dakarren minari buruz dihardu; sortzaileak gaur egungo errituen irakurketa desberdin bat proposatzen du. Hiru lagun ariko dira oholtza gainean: Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil.
Emanaldirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, bai kultur etxean eta baita online ere, 5 euroan.