Herriko pilotariek partidak jokatuko dituzte bihar

Andrea Zipitria 2023ko urt. 26a, 16:30

Pilotariak partida jokatzen Orioko frontoian. (Orioko Euskal Pilota Elkartea)

Guztira bost partida jokatuko dira bihar, 19:30ean hasita; Alebin, infantil eta kadete kategoriako lau partida eta gomazko paletako bat.

Gipuzkoako Binakako Errendimenduko, Udaberriko txapelketa eta Gipuzkoa 7 txapelketako partidak jokatuko dituzte bihar arratsaldean, Orioko Euskal Pilota Klubeko jokalariek.
 
Hona hemen, bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera, jokatuko diren partiden zerrenda:
 
Gipuzkoako Binakako Txapelketa
Alebinak, 1. maila
Atorrasagasti eta Labaka - Azkoitia
 
Infantilak, 2. maila
Urrestilla eta Kaperotxipi - Aloña Mendi 3
 
Infatilak, 1. maila
Miner eta Sukia - Azkoitia 1
 
Udaberri Txapelketa
Kadeteak, 3. maila
Gozategi eta Albeniz - Lazkao
 
Gipuzkoa 7 Txapelketa
Gomazko paleta 2. maila
Aldalur - Loidi

 

 
 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide