Irakurketa saioa antolatu dute otsailaren 24rako

Andrea Zipitria 2023ko urt. 26a, 12:15

Aritz Pardina liburu tartean. (Aitziber Arzallus)

A. Schopenhauer filosofoaren Zoriontsu izatearen artea liburua ardatz hartuta, egingo dute saioa, otsailaren 24an, Salatxo aretoan.

Aritz Pardinak antolatuta, irakurketa saioa izango da otsailaren 24an. A. Schopenhauer filosofoaren Zoriontsu izatearen artea liburua izango dute hizpide, 18:00etan, Salatxo aretoan hasiko den hitzorduan.

Testua eskatzeko pentsatailerra@outlook.com helbidera idatzi beharko dute interesa duten herritarrek; paperezko kopiak nahiago dituztenek, kultur etxean eskuragai izango dituzte. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide