Iban Egiguren argazkilari oriotarrak, dronearekin ateratako panoramikekin osatutako irudiak jarri ditu ikusgai Salatxo tabernan eta han izango dira otsailaren amaiera bitartean. Guztira, zerutik ateratako lau piezek osatzen dute argazki erakusketa; horietatik bi Orioko paisaiak dira, bat Zarauzkoa eta azkena, Zamoran aterakoa.
Egigurenek azaldu duenez, oraingo honetan "teknologia berriek ematen digutenaz ikasiaz eta erabiliaz" atera ditu argazkiak. Izan ere, "teknologia aurrera doan bezala gure ofizioa ere birziklapen konstantean dago eta guk ere bertan jarraitu nahi badugu, ikasketa konstantean egon behar dugu".