Datozen hiru egunetan errei bat itxiko dute N634 errepidean, Anibarko Portuko parea, lanak egiteko: Hain zuzen ere, urtarrilaren 24, 25 eta 26an. Mozketa, iluntzeko 20:00etatik goizeko 06:00ak arte egingo da hiru egunetan. Autoen pasaera semaforo bidez kontrolatuko da, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute ordu horietan. Udaletik azaldu dutenez, "trafikoan ahalik eta eragin txikiena" izateko erabaki da egin beharreko lanak, gauez egitea.