Arraun denboraldia abian da, eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Bidasoako Jaitsiera izan zuten jokoan atzo; Gipuzkoako Iraupeneko Txapelketa izateaz gain, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligarako proba puntuagarria ere izan zen, eta emaitza bikainak lortu zituzten oriotarrek: urrezko bost domina, zilarrezko bi eta brontzezko lau.
Guztira, 23 ontzi eta 80 arraunlari aurkeztu zituen txapelketara elkarteak, baina horietatik hiru ontzi txapelketatik kanpo aritu ziren, ez baitzen beren kategorian eta modalitatean txapelketa baliogarritzat emateko gutxieneko ontzi kopurua osatu.
Hona hemen emaitzak.
URREA
Emakumeen infantil maila, skiffa: Jare Millares
Gizonezkoen kadete maila, skull bikoitza: Luka Acero eta Hodei Gastiain
Gizonezkoen kadete maila, skiffa: Mattin Agirrezabala
Gizonezkoen jubenil maila, skiffa: Ugaitz Astigarraga
Gizonezkoen absolutu maila, zortzikoa: M.A. Millares, J. Olaizola, J. Carazo, L. Salvagno, J. Lizarralde, M. Lizarralde, J. Rodriguez, I. Garmendia eta lemazaina I. Diaz.
ZILARRA
Gizonezkoen kadete maila, lauko skulla: Daniel Eizagirres, Oihan Manterola. Erik Bergner eta Unax Uralde
Gizonezkoen jubenil maila, skull bikoitza: Iñaki Sagarna eta Imanol Sarasua
BRONTZEA
Gizonezkoen infantil maila, lauko skulla: Inhar Gastiain, Aimar Ikatzeta, Paul Sarasua eta Joel Lizeaga
Gizonezkoen jubenil maila, lemazainik gabeko bikoa: Axel Lizeaga eta Walid Jebari
Gizonezkoen jubenil maila, skiffa: Julen Urretabizkaia
Gizonezkoen absolutu maila, zortzikoa: I. Lizarralde, J. Azkonobieta, A. Lizarralde, J. Iriondo, J. Sayans, J. Salsamendi, Y. Briones, O. Gozategi eta lemazaina V. Piñeiro.