Atzo, festa giroz eta kolorez bete ziren Azpeitia eta Donostia, San Sebastian eguna ospatzeko, eta Orion ere egin zuten festatxoa. Izan ere, ohitura berreskuratuz, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak danborrada bana egin zuten ikastetxeetako atarian. Giro ederra izan zen bi saioetan, eta haurrek fin-fin jo zuten danborra.
Argazkiak: Orioko Herri Ikastola eta Zaragueta Herri Eskola