Kirolaz haratago erakusketa Oriora iritsiko da datorren astean. Urtarrilaren 25etik otsailaren 9ra izango dira ikusgai kultur etxean. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) azken urteetan antolatu dituen txapelketa eta ekitaldietan egindako argazkiak biltzen ditu laminak. Erakusketa aurkezte aldera, irekiera ekitaldia egingo da urtarrilaren 25ean, 18:00etan. Bertan izango dira GKEFko Amaia Elizondo eta Alicia Figueroa, baita herriko hainbat kirolari ere. Hortik aurrera, astelehenetik ostiralera, zabalduko dute eremua, kultur etxeko ordutegian; 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Bestalde, otsailaren 8an, asteazkenarekin, erakusketa ardatz duen hitzaldia antolatu dute, 17:30etik aurrera kultur etxean. Ibon Oregi kirolariak emango du hitzaldia eta bertan bere esperientzia kontatuko du: triatloiak egiten zituen Ibon Oregik, Getaria eta Zumaia artean entrenatzen ari zela auto batek harrapatu eta hanka galdu zuen arte. Geroztik, superazio-istorio ederra osatu du eta, gaur egun, surfa praktikatzen du.