Igandean, 14:00etan hasita, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa jokatuko da Bidasoa ibaian, eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariak bertan izango dira. Gipuzkoako Arraunketa Federazioak antolatu du hitzordua, Santiagotarrak elkartearen laguntzarekin, eta infantil, kadete, jubenil, absolutu eta beterano mailak hartuko ditu txapelketak.