Asteburuko futbol partidak

Andrea Zipitria 2023ko urt. 19a, 09:46

Herriko futbol taldeek asteburuan jardunaldia izango dute. Erregional mailako nesken taldeak Mendibeltz zelaian jokatuko du partida larunbatean, 18:00etan. Mutilek, berriz, Martutenen izango dute hitzordua, igandean, 18:45ean.

Hona hemen asteburuko futbol partidak:

Mutilen Erregional maila
Roteta - Orioko F.T., igandean, 18:45ean, Martutene zelaian.

Nesken Erregional maila
Orioko F.T. - Hernani, larunbatean, 18:00etan, Mendibeltz zelaian.

Mutilen Ohorezko Jubenil maila
Orioko F.T. - Urki, larunbatean, 16:00etan, Mendibeltz zelaian.

Mutilen Ohorezko Kadete maila
Intxaurre - Orioko F.T., larunbatean, 11:00etan, Elorri zelaian.

Mutilen Ohorezko Infantil maila
Orioko F.T. - Anaitasuna, igandean, 11:30ean, Mendibeltz zelaian.

Mutilen Lehen Infantil mailan
Usurbil - Orioko F.T., larunbatean, 10:00etan, Harene zelaian.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide