Orioko turismo eskaintza Fiturren erakutsiko dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 18a, 15:00

Andrian Garcia turismo teknikaria eta Jone Olaskoaga kanpineko zuzendaria.

Orioko eskaintza Urola Kostakoarekin batera aurkeztuko dute, Euskadi-Basque Country gunean.

Gaur zabaldu da Espainia mailako turismo azoka handiena Madrilen, Fitur. Inaugurazio ekitaldian izan dira Adrian Garcia Orioko Udaleko turismo teknikaria eta Jone Olaskoaga udal kanpineko zuzendaria. Eusko Autonomia Erkidegoan eskualdeen bidez ordezkatuta daude turismo helmugak, eta hortaz, Orioko eskaintza Urola Kostakoarekin batera aurkeztuko dute, Euskadi-Basque Country gunean. Herriko eskaintza erakutsi eta ezagutzera emango dute bertan. 

Gaurtik ostirala bitartean turismo sektoreko erakunde eta profesionalentzako azoka izango da, eta, asteburuan, publikoari emango zaio aukera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide