Tren zerbitzua etenda egon da goizean, Orio eta Usurbil artean, baina berriz ere bere onera bueltatu dela jakinarazi dute arduradunek. Izan ere, goizean, zuhaitz bat erori da trenbidera, eta Euskotrenek autobus zerbitzua eskaini du lehen orduetan, zuhaitza trenbidetik kendu bitartean.