Miriam Mendozaren ipuin-kontaketa saioa izango da datorren astelehenean

Karkara 2023ko urt. 16a, 17:00

Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioen baitan antolatu dute hilaren 23ko saioa. 3-6 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa izango da.

Liburutegiak ipuin-kontaketa saioa antolatu ohi du hilero, eta urtarrilekoa datorren astelehenean izango da; hilaren 23an, hain zuzen. 3 eta 6 urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako saioa kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da, baina gonbita aldez aurretik hartu beharko da kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide