Negua sartu da bat-batean, eta euria, haizea eta olatuak direla-eta, alerta laranja ezarri du Euskalmetek euskal kostaldean gaurko eta biharko; aste osoan zehar, eguraldi txarra egingo duela ere iragarri du Euskal Metereologia Agentziak. Hala, udaltzainek emandako gomendioak eta ezarritako babes neurriak errespetatzeko eskatu die Orioko Udalak herritarrei. Oriotarren segurtasuna zaintzeko, esaterako, hondartzako eskoileraren sarbidea itxi egingo du Udalak, tarteka, astean zehar, ezarritako alerta eta arrisku mailaren arabera.