Ohorezko postuak lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak Errobiko jaitsieran

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 15a, 11:00

Orio AEk Errobiko jaitsieran hartu du parte hemezortzi talde aurkeztuta. (Orio AE)

Aulki mugikorrean aritu dira hemezortzi talde, eta lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatu dira.

Orio Arraunketa Elkartea Baionan izan zen atzo bertako arraun klubak, Aviron Bayonnais, Errobi Ibaian antolatutako Urte Berriko Jaitsieran parte harzteko. 3.000 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten arraunketa olinpikoko edo aulki mugikorreko modalitatean eta Orioko hemezortzi talde lehiatu ziren orotara hainbat kategoriaten banatuta. Zentzu horretan, azpimarratu behar da kategoria guztietan lortu zutela gutxienez ontzi bat sartzea lehen bost azkarrenen artean. Zehazki, lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren denbora onenak lortu zituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide