Aviron Bayonnais klubeko arraun atalak antolatuta, Tête de Rivière de Nouvel An edo Urte Berriko Jaitsiera izango da larunbatean, 13:00etan hasita, Errobi ibaian. Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko 50 arraunlarik parte hartuko dute arraunketa olinpikoko hitzorduan. Honako ontziak aurkeztuko dituzte jaitsierara: infantil eta senior mailako skif bana eta kadete eta jubenil mailako bederatzina ontzi. Arraunlariek 3.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute.