Iñaki Iturainek oriotarren kolore horia izan du hizpide 'Baipasa' irratsaioan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urt. 15a, 12:32

Balkoiak horiz jantzita estropada garaian.

KARKARAko sortzaile eta kolaboratzaileak argi du, "herri gutxi topatuko dituzue Oriok baino lotura handiagoa diotenak kolore bati".

Pantone etxeak Viva Magenta aukeratu du 2023ko kolore, eta Euskadi Irratiko Baipasa saioan Euskal pantonearen bila atera dira. Hala, kolore horia aipatzean, ezinbestean, Orio etorri zaie burura, eta Iñaki Iturainekin izan dira, oriotarren kolore horiaz berriketan. Karkarako sortzaile eta kolaboratzaileak argi du, herri gutxi egongo dira Oriok baino lotura handiagoa diotenak kolore bati. "Orion oro da hori uda garaian, estropada garaian. Balkoi guztiak janzten dira hori kolorez eta estropada egun bakoitzean kolore hori eramaten dute soinean oriotarrek, baina, batez ere, sentimendua izaten da horia".

Entzun osorik Iñaki Ituraini Baipasa saioan egindako elkarrizketa

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide