Oriotar askok dute irakurtzeko ohitura, eta zaletasun horretaz gehiago jakin nahian, Orioko liburutegiko liburuzainarena jo du KARKARAk, oriotarrek zer irakurtzen duten ezagutzeko. Hala, Miren Anduezak argi du haurrak direla gehien irakurtzen dutenak, eta gutxiena, berriz, 12-16 urte gazteek. "Haurrek irakurri dezaten ahalegina egiten dute gurasoek, eta liburutegira ekartzen dituzte, baina urteak betetzen joaten diren hainean irakurtzeko ohitura ahultzen joaten da. Hala, nerabezaroa izaten da gutxien irakurtzen den garaia, baina hori gainditzen denean, zenbaitek berrartzen dute ohitura", azaldu du.
Helduen artean, liburuak aukeratzerakoan, gehienek eleberriak aukeratzen dituztela azaldu du Anduezak. Hala ere, badira 2022an Orioko liburutegia arrakasta izan duten pare bat saiakera: Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa eta Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena, hain zuzen ere. Gaztelaniaz, berriz, intrigazko fikzioa da azken boladan gehien irakurtzen dena liburutegiko erabiltzaileen artean. "Hala ere, denetarik irakurtzen dela esango nuke. Liburutegiko erabiltzaile asko nobedadeen txokora joaten dira zuzenean, eta bertan dauden liburuen artetik aukeratzen dute hurrengo irakurgaia. Horregatik, saiatzen gara hilero liburu berriak erosten, liburutegiko eskaintza eguneratua egon dadin"
Hona hemen 2022an Orioko liburutegian gehien irakurri ziren liburuen zerrenda
Helduak, euskaraz
1.- Eraikuntzarako materiala, E. Rodriguez
2.- Arian B2.2: Euskara ikasteko materiala
3.- Desertuan behatxuloa, A. Lertxundi
4.- Aitaren etxea, K. Jaio
5.- Infinitua ihi batean, I. Vallejo
6.- Aulki-jokoa, U. Alberdi
7.- Dortokaren begirada, J. Arretxe
8.- Izurdeen aurreko bizitza, K. Uribe
9.- Krakovia, G. Landarbaso
10.- Sendabelarrek dakitena, G. Larrea
Helduak, gazteleraz
1.- La bestia, C. Mola
2.- Últimos días en Berlin, P. Sanchez-Garnica
3.- La novia gitana, C. Mola
4.- Tierra, E. Moreno
5.- La red púrpura, C. Mola
6.- El jardín de las mujeres Verelli, C.M. Guerron-Montero
7.- La danza de los tulipanes. I. Martin
8.- El libro negro de las horas, E. Garcia
9.- Perto escondido, M. Oruña
10.- Un cuento perfecto, E. Benavent
0-4 urteko haurrak
1.- Polita, Canizales
2.- Dinosauroak, A. Cartwright
3.- Haserre gorria, M. D' Allance
4.- Lukasen panpina, Alicia Acosta
5.- Munduko oparirik ederrena, C. Bielinsky
6.- Agur txupeteari!, A. Le Henand
7.- Begiratu dezaket zure pixoihalean?, G. Van Genechten
8.- Arraun zuri txikiak gauza asko daki, G. Van Genechten
9.- Non duzu min?, P. Delye
10.- Kaka putza, S. Blake
5-7 urteko haurrak
Miren Agur Meaberen Katta bildumako ipuinak dira gehien irakurtzen direnak adin tarte horretan.
1.- Katta, Ogroekin
2.- Katta, Ilargirantz
3.- Hari ikusezina, M. Tirado
4.- Katta, Ametsetan
5.- Belarra mozteko makina eroa, G. Sgardoli
6.- Katta, Adarbakarra
7.- Katta, Udalekuak
8.- Katta, Musikazaleak
9.- Diseney printzesaren entziklopedia
10.- Katta, Txangoa
8-12 urteko haurrak
Ibon Martinen Onin bildumako liburuak dira gehien irakurtzen direnak adin tarte horretan
1.- Onin mitologiaren lurraldean
2.- Click, K. Miller
3.- Onin eta sorginen sekretua
4.- Urtebetetzea ospatzen du, H. Munclayer
5.- Onin eta Afrikarako bidaia
6.- Una herencia peligrosa, B. Montes eta J. Gomez-Jurado
7.- Onin eta balearen festa
8.- De tirillas a Ninja, A. Do
9.- Onin eta basoko misterioa
10.- Norberaren atean sartutako zazpi golen misterioa, R. Santiago
12-16 urte artekoak
1.- Culpa mía, M. Row
2.- Denboraren atea, P. Baccalario
3.- Wonder: mutiko miragarria, R.J. Palacio
4.- A trevés de ti, A. Godoy
5.- Hormak, O. Iguaran
6.- Invisible, E. Moreno
7.- Antes de diciembre, J. Marcus
8.- A treves de mi ventana, A. Godoy
9.- La chica invisible, Blue Jeans
10.- Ikusezin, E. Moreno