Suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu dute Mendibeltz inguruan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 12a, 15:44

DYAren anbulantzia gaur 15:00etan, erreskatea izan den inguruan. (Onintza Lete Arrieta)

Pertsona bat erori egin da mendian zebilela, eta suhiltzaileak bertaratu dira eremura, istripua izan duen pertsona erreskatatzera. Anbulantzia bat ere bertaratu da.

Eguerdian, 13:50ak aldera, suhiltzaileek larrialdi abisua jaso dute, gizonezko bat mendian zebilela erori egin dela jakinaraziz. Aiako Mendibeltz mendiaren magalera bertaratu dira bi suhiltzaile talde, eta erreskatatu egin dute istripua jasan duen laguna. Hasiera batean, bere kabuz jaisten saiatu da, baina ezin izan du. Suhiltzaileek KARKARAri azaldu diotenez, belaunetan hartu du min.

Anbulantzia ere bertaratu da eta tokian bertan egin dizkiote proba guztiak. KARKARAri jakinarazi diotenez, onik dago erreskatatu duten pertsona.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide