Asteburuan kantxara bueltatuko dira Orio Eragin klubeko jokalariak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 12a, 14:28

Orio Eragin Eskubaloi Klubeko senior mailako jokalaria. (Sergio Cubero - Orio Eragin)

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriz ere asteburuetako partidak berrartuko dituzte Orio Eragin eskubaloi klubeko jokalariek.

Orio Eragin eskubaloi klubeko taldeek jardunaldi honetan bi partida jokatuko dituzte Karela kiroldegian; izan ere, gehienek etxetik kanpo izango dute hitzordua.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

LARUNBATA

Senior maila, Gipuzkoako Txapelketa
Maecable Eibar - Zuhegan Orion, 19:15ean, Eibarren

Jubenil maila, Euskal Liga
Lacturale Bera Bera - Sinergia Orio, 17:30ean, Bidebidetan (Donostia)

Kadete maila
Euskal Liga: Lacturale Bera Bera - Sukia Orio, 16:00etan, Bidebietan (Donostia)
Gipuzkoako Txapelketa: Seguros Bilbao - Aiaka ZKE C, 11:00etan, Karela kiroldegian.

Infantil maila, Gipuzkoako Txapelketa
Txikixa Pulpo - Boga Boga Orio, 10:00etan, Zumaian.

IGANDEA

Infantil maila
Talai Pulpo - Pinturas Duran Orio, 12:15ean, Zumaian.
Bera-bera - Zudugarai Orio, 12:30ean, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian

Eragin Eskola, Alebin maila
Zarautz B Eskola - Eragin Eskola 3, 10:00etan, Zarauzko Antoniano kirol-gunean.
Eragin Eskola 2 - Eragin Eskola 1, 11:30ean, Karela kiroldegian.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide