Bihar izango da Zaharren Babeslekuko urteko batzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 10a, 11:32

2019ko Zaharren Babeslekuko urteko batzarra.

Zaharren Babeslekuko urteko kuota datorren astean ordaindu beharko dute elkarteko bazkideek. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, izango da kuota ordaintzeko aukera, asteazkenean izan ezik, egun horretan atsedenagatik itxi egiten delako taberna.

Bihar, urtarrilaren 11n, Zaharren Babeslekuko kideek urteko batzarra egingo dute, Kultur Etxean, 17:00etan hasita. Lehenik eta behin, elkarteko presidenteak aurkezpentxoa egingo du, eta ondoren, hainbat gai jorratuko dituzte: 2022ko martxoaren 2an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egokia bada, onartu egingo da. Horrez gain, ekitaldi ekonomikoaren itxiera egingo da, eta 2022. urteko balantzea aurkeztu. 2022ko jardueren memoria aurkeztuko da, eta zuzendaritzak proposamena egingo du, urteko kuota 10 eurora igotzeko. Bukaeran, eskarien eta galderen tartea ere zabalduko da. Batzarrean zehar, Anuska Esnal alkateak ere hartuko du hitza.

Bestalde, Zaharren Babeslekuko bazkideei jakinarazi nahi diete urteko kuota datorren astean kobratuko duela zaharren babeslekuak: astelehenetik ostiralera bitartean izango da kuota ordaintzeko aukera, asteazkenean izan ezik, egun horretan atsedenagatik itxi egiten delako taberna. Beraz, astelehenean, asteartean, ostegunean eta ostiralean, 16:30etik 18:30era, Zaharren Babeslekuko egoitzan izango dira elkarteko zuzendaritzako kideak. Gogoratu dute, 2022ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituzten bazkideei ez zaiela kuotarik kobratuko, baina gainontzeko guztiek kuota ordaindu beharko dute. 

Kuota babeslekuan bertan ordaindu behar da eta, ordaintzerakoan, bazkide-agiria aurkeztu behar da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide