Talai Mendi elkarteak ireki du Orioko III. Talai Mendi Trail lasterketan izena emateko aukera. Maiatzaren 20an, larunbatean, izango da hitzordua, eta berrikuntza gisa, arratsaldean izango da, 17:30ean hasita; 14 kilometroko ibilbidea izango du.
Gaur, 09:00etan, ireki dute izen-ematea, eta maiatzaren 15era arte horretarako aukera izango da kronoak.eus atarian. Inskripzioa 19 euro kostako da.