Emaitza bikainak lortu dituzte oriotarrek, Eskubaloiko Espainiako Txapelketan

Andrea Zipitria 2023ko urt. 8a, 18:00

Eskubaloiko Espainia Txapelketan parte hartu duten oriotarrak (utzitakoa).

Herriko hamairu jokalari lehiatu dira egun hauetan Euskal Selekzioarekin, Benidormen jokatu den txapelketan.

Oriotarren presentzia handia izan da Benidormen (Herrialde Katalanak) jokatu den Eskubaloiko Espainiako Txapelketan. Herriko hamairu jokalarik hartu dute parte, eta baita emaitza onak lortu ere. Horietako sei jubenilen Euskadiko Selekzioarekin ibili dira, eta txapeldunorde gelditu dira, Nafarroako Selekzioaren kontra galdu ondoren. Eider Polo, June Urbitarte, Maialen Orbañanos, June Dorronsoro, Libe Arruabarrena eta June Amilibia dira horiek.

Lau kadetek ere parte hartu dute beren mailan. Hauek, hirugarren postuan sailkatzea lortu dute kopan: Maialen Ortiz de Guinea, Brittney Coon, Maren Gonzalez de Txabarri eta Intza Beldarrain.

Mutilak ez dira atzean geratu. Andoni Beraza jubenilak hirugarren postua eskuratu du Ligan, eta Inhar Urangak bosgarrena kadeteetan. Infantil kategoriako Ganix Miner, halaber, bosgarrena izan da kopan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide