Orio Eragin eskubaloi klubak antolatuta, Gabonetako II. Topaketa ospatu zen atzo. 140 jokalari inguru bildu ziren Karela kiroldegian. Besteak beste, Orioko, Zarauzko, Eibarko, Elgoibarko eta Tolosako eskubaloi taldeak jardun ziren. Guztiak ere, alebin eta Infantil mailako jokalariak. Kirolaren inguruan, giro bikaina sortu zen eta herritar ugari hurbildu ziren.