Etzi, igandea, Tripontzia zozketarako txartelak eskuratzeko aukera izango dute herritarrek plazan, hantxe jarriko baitute mahaia Gure Eskuko kideek. Lehendik txartelak salgai daude Kolon Txiki eta Gabon tabernetan, baina tabernetan ibiltzen ez diren herritarrei gerturatu nahi diete zozketa, eta horregatik jarriko dute mahaia.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 12:00etan jarriko dituzte txartelak salgai.
Laguntzea erabakiz, erabakia lagundu da aurtengo kanpainaren leloa. "Gure Eskuk burujabetza prozesu bati ekiteko txinparta izan nahi duen eztabaida herritar bat sustatuko du aurtengo ikasturtean, eta hain justu, bide horretan antolatuko diren ekintzak finantzatzeko ezinbesteko bultzada izango da Tripontzia", azaldu dute.
Zozketaren saria 30.000 euro dira.