Bidasoaren Jaitsiera izango da asteburuan, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldian. Hala, Hondarribian izango dute hitzordua bihar, larunbata, arraunlariek.
Orio Orialkik hogeita lau ontzi eramango ditu lehiara, eta guztira 62 arraunlarik parte hartuko dute elastiko horiarekin.
Jardunaldia 14:30ean hasiko da, eta Orioko azken ontzia uretan izango da 16:00 baino zertxobait lehenago.