Orio Arraunketa Elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi du, aurten, martxoaren 11n, larunbatarekin, jokatuko dela Oriaren Jaitsiera. Neguko proba garrantzitsuenetako da arraun taldeentzat, eta aurten ere parte-hartzea handia izatea espero dute antolatzaileek. Pasa den urtean, esaterako, 78 txalupak parte hartu zuten: 6.000 metroko proban, 26 traineruk, eta 4.000 metrotan, 52 traineruk.
Urte berriarekin batera, Oriaren 29. Jaitsiera antolatzen hasi da Orioko arraun elkartea, eta izen-ematea martxoaren 5era arte irekita egongo dela jakinarazi dute arduradunek.