Danbor hotsez, goizeko 10:30ak aldera Oriora iritsi da Bizarzuri. Pelotari kalea, Eusko Gudarien kalea, Bikamiotako biribilgunea eta Arrantzale kalea zeharkatu ditu eta geldialdiak ere egin ditu tartean. Ilara luzeak egin dira, baina txiki guztiek Errege Magoen karteroari gutunak emateko aukera izan dute.