Espetxean sartu dute atzo Orioko jatetxe batean lapurreta egin zuen gizona

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 4a, 16:32

Hondartzako jatetxe batean lapurreta egin zuten atzo goizaldean.

29 urteko gizonak espetxeratze agindua zuen aurretik emandako agindu judizial batengatik.

Atzo, goizaldean, Orioko hondartzako jatetxe batean lapurreta egin zuten, indarra erabilita. 06:45ean jo zuen alarmak, baina ertzainak iritsi zirenerako hutsik zegoen eremua. Lokala miatu zutenean, agenteak ohartu ziren lokaleko leiho bat hautsita zegoela eta erreminta batzuk eta beste hainbat elementu falta zirela.  Hala, ikerketa abiatu zuten eta jakin zuten Irunen bizi den pertsona batek parte hartu zuela lapurretan. Irungo Ertzain-Etxeko patruilek Irunen bertan aurkitu zuten 29 urteko gizona, eta indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

Agenteek Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten atxilotua dagozkion izapidek egiteko, eta egiaztatu zuten aurreko egunetan Irunen ibilgailu baten lapurretan eta trasteleku batzuetan egindako lapurretetan ere parte hartu zuela. Gainera, epailearen espetxeratze agindua bat ere bazuen atxilotuak, aurretik emandako agindu judizial batengatik, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide